XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kantuak euskaraz dituela argitaratu du Elkar-ek Donostiako danborrada eta kaldereroak kaseta

Danborrada eta kaldereroak izeneko kaseta argitaratu du Elkar argitaldariak.

Zorionez, euskarazko kantuekin kaleratu du, gainera.

Kaseta hau grabatzeko ideia Zurriola ikastolan sortu zen, duela sei urte jai hau ospatzen hasi zirelako batipat; jatorrizko bertsioa erdarakoa bada ere, Kaldereroen musika hau euskaratu egin zuten, horrela ondorengo urteetan euskaraz kantatuz ibili direlarik Gros-eko kaleetan zehar.

Kantu hauek euskaratu eta zabaldu asmoz, kaset bat grabatzea zela onena erabaki zuten.

Grabaketa honetan, Los Anastasios fanfareak, Lasarteko abesbatza eta alboka taldeak, Peña Anastasiok eta Zurriola ikastolako haur kantariek hartu dute parte.

Lehenengo aldea, Donostiako danborradaren aireekin eta hau dek hau eta gau ibilerarekin osatu da.

Bigarren aldea, berriz, kaldereroak betetzen du.

Ohizkoez gainera bi kantu berri daude.

Sarriegik berak kanpamenturako eginak diren duo bat eta kalejira bat dira, baina orain arte kantatu gabeak, azken urteotan ere Gros aldeko haurrek bakarrik kantatu bait dituzte.

Lan honen helburua euskalduna den jai bat euskaraz burutu eta zabaltzea litzateke.

Orain arte erdaraz bakarrik kantatu badira ere, hemendik aurrera ikastola eta eskoletan sortzen diren konpartsa berriek euskaraz kantatzeko aukera izan dezaten.

Kanta, beraz, Hungariako kalderero gara etorririk Donostiara eta ekin lanari, izan ere, kriselu, lapiko, pertzak, burruntzali eta eltzeak aise konpontzen gu gara merke eta trebeak.